Hain zuzen ere, erasoa urtarrilaren 14an izan zen. Emakumea hilaren 16an joan zen Basurtuko ospitalera eta Ertzaintzak ikerketa martxan jarri zuen. Dirudienez, erasotu zuten zonaldeko segurtasun kamera bateko irudiak lortu zituzten; ustez, horietan, bi pertsona ikus daitezke emakumearekin sexu harremanetan eta hirugarren bat mugikorrarekin gertatutako grabatzen. Emakumeak aldiz, galdu itxura du.
Erasotzaileak identifikatu eta gero, atzo, lehen orduan atxilotu zituzten, bi Santutxun eta beste bat Barakaldon.
Antzeko erasoak azken hilabeteetan
Azarotik lau sexu eraso salaketa eman dira Bilbon. Abenduaren 6an, 19 urteko neska bat Casilda Iturrizar parkean esnatu zen erdi biluzik eta minduta. Aurreko gauean lagunekin atera zen eta ez zuen gertatutako ezer gogoratzen. Urtarrilaren 2an ustezko erasotzailea atxilotu zuten Beasainen.
Aurretik, azaroan, 20 urteko emakume batek, hau ere lagunekin aurreko gauean tabernetan egondakoa, antzeko kasu bat salatu zuen.
Laugarren kasua aurreko asteburuan eman zen, urtarrilaren 28an. Emakumeak asteartean salatu zuenez, konorterik gabe zegoen San Frantziskoko etxebizitza batean erasoaren unean.
Elkarretaratzea
Larunbateko erasoa eta azken hilabeteetan gertatutako guztiak salatzeko, gaur, 19:00etan, elkarretaratzea deitu du Galtzagorri talde feministak Mariaren Biotza plazan.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskal Herrian) edo 016 (Estatu mailan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
[2017-02-02] Elkarretaratzea deitu dute asteburuko sexu erasoa salatzeko
[2017-01-18] 18 urteko emakume bati sexu erasoa egin diote asteburuan