Alfredo Remirezen absoluzioa eskatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Bilbo Zaharreko enparantzan

uriola.eus 2017ko ots. 24a, 11:40

Alfredo Remirez @erreharria. Arg: Argia

‘Armiarma operazioaren’ hirugarren fasearen baitan atxilotu zuen Guardia Zibilak Bilbon Alfredo Remirez, @erreharria izenez ezaguna. Astelehenean epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta bere absoluzioa eskatzeko elkarretaratzea izango da gaur Bilbon. 

Twitteren @erreharria izenenarekin zabaldutako sei mezurengatik atxilotu zuten Alfredo Remirez 2015eko maiatzaren 19an. Sarean terrorismoa goraipatzea eta biktimak umiliatzea egozten diote, eta hurrengo astelehenean, otsailak 27, ekingo diote bere aurkako epaiketari Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bi urteko kartzela zigorraz gain, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta hamasei urteko inhabilitazioa eskatzen diote.

'Armiarma operazioaren' baitan auziperatutako Remirez eta gainerako 'txiolariaen' absoluzioa exijitzeko,  adierazpen askatasuna defendatzeko eta 'Mozal legearen' desagerpena eskatzeko elkarretaratzea izango da 20:00etan Bilbo Zaharreko enparantzan, Alfreedo Plataformak deituta. “Estatu espainolean adierazpen askatasuna gutxi batzuentzako luxu bat” bihurtu dela salatu plataformako kideek.

 

[2015-05-19] Alfredo Remirez aske utzi dute

[2015-05-20] Alfredo Remirez: "Guardia zibilek 'ateratzean txiokatu ondo tratatu zaitugula' esan didate"

[2017-01-11] Webgunea eta atxikimendu kanpaina martxan jarri dituzte Alfredo Remirezi babesa agertzeko