Sare dinamikak 2015eko urtarrileko manifestazioko diru-bilketa berreskuratzeko apelazio-helegitea aurkeztu ostean, Audientzia Nazionalak atzera botatzea erabaki zuen. Egoera ekonomiko larriari aurre egiteko Sarek elkartasun astea hasi zuen. Martxoaren 22ra arte, asteazkena, www.sare.eus webgunean dohaintzak eta diru ekarpenak egin ditzakete herritarrek. Bihar Bilboko eta Euskal Herri osoko hainbat gunetan salaketa eta ekarpenak egiteko mahaiak paratuko dira.
Goizeko 11:00 eta 14:00ak bitartean Santanderreko geltokian (Concordia geltokia) informazio gunea egongo da bazkidetzen eta dohaintzen inguruan. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Indautxuko Gregorio de la Revilla kalean diru ekarpenak egiteko postuak jarriko ditu Sarek, eta 19:30ak eta 21:00ak bitartean Santutxuko Egunkaria, Bastida eta Arsuaga plazan ere egongo da aukera informazioa eskatu eta dohaintzak egiteko.
Bestalde, Audientzia Nazionalaren erabakia salatzeko elkarretaratzea deitu du Sarek bihar 12:30ean, Bailen kaleko eskaileretan.
[2017-02-02] "Herritarren esku uzten dugu Sareren etorkizuna"
[2017-03-17] Sare dinamikak euskal herritarrei "laguntza" eta "babesa" eskatu die aurrera egiteko