Ostiralean deustuarrek mannequin challenge bideo herrikoia egin zuten Done Petri plazan. Santutxutarrak, Karmelo kalea eta Iturriaga kalea lotzen dituen biribilgunean pankarta handi batekin lagunduta eraiki zuten galdera ikur erraldoia eta indautxutarrek, berriz, Itsas Museoaren aurrean osatu zuten mosaikoa arratsaldeko euri zaparradari.
Larunbatean Zazpikaleetako Unamuno plazako eskaileretan jende andana bildu zen PREST letra erraldoiekin eta puxikekin marea gorri bat osatuz eta Otxarkoagako Ugarte plazan ere herri mosaikoa egin zuten ekimenari babesa adierazteko. Egun berean, Isozaki dorreen eskaileretan izan zuen leku Bilbo osoko Erabakitzeko Prest ekimenak. Hainbat lagun bertaratu zen eta puxika gorriak gora altxatuz eta “Bilbo Prest” oihuen artean mosaiko ikusgarria egin zuten. Parte-hartzaileen artean, askotariko arloko pertsonak izan ziren Lutxo Egia, Oihana Bartra, Jose Maria Arrate eta Nati Ovelleiro, besteak beste.
Ekainaren 3an Deustuko erriberatarren txanda izango da eta 13:00etan San Pablo parrokiaren atzealdean dagoen futbol zelaian egingo dute herri mosaikoa.
[2017-05-25] 'Erabakitzeko prest' ekimenean parte hartzeko deia egingo diete larunbatean bilbotarrei
[2017-05-18] Erabakitzeko borondatea Bilboko auzoetara zabalduko dute
[2017-05-1] Deustuko herritarrak erabakitzeko 'PREST'
[2017-05-09] Bilbo "erabakizeko prest" dagoela irudikatzeko hitzordua