Hitzarmen hori Gobernu Kontseiluak eta Ministro Kontseiluak onartu zuten, joan den martxoan Tapia sailburuak eta De La Serna ministroak aurrez lortutako protokoloaren ondoren. Atzo arratsaldean egindako sinadura-egintzan, Tapia sailburuaz eta De la Serna ministroaz gain, parte hartu dute Pedro Azpiazu Ekonomia eta Finantzetako sailburuak eta Cristobal Montoro Ogasun ministroak.
Obra lanetarako aurrekontua 548,7 milioi eurokoa da (BEZ barne). Hauetatik, 464 milioi hitzarmenak aurreikusten dituen bi fase gauzatzeko izango da, Serantes-Olabeaga Tunelaren eta Barakaldo-Basauri zatiaren erredakziorako. Bi obrak Eusko Jaurlaritzak gauzatuko ditu. Beste 84,7 milioi euroak Adif erakundeak egingo duen superegiturarako izango dira (Serantes-Olabeaga tunela eta Barakaldo-Basauri arteko bidea).
Hegoaldeko Tren Saihesbideak "trafikoz libratuko ditu aldirietako lineak eta lagungarri izango da Bilboko Portuaren lehiakortasuna eta konkektibitatea hobetzeko eta inguruneko udalerrien bizi-kalitatea hobetzeko". Besteak beste, Olabeaga auzoan, trenbideak sortzen duen traba arkitektonikoa ezabatuko da eta zarata murriztuko da.