Egitasmoak, besteak beste, Julen Orbea Alde Zaharreko auzotarra babestea zuen xede. Mozal legea oinarri duen isunaren ordainketa eskatzen dio Ertzaintzak irain egiteagatik. Orbeak orain baino lehen azaldu du Alde Zaharreko beste tabernari bat kalean gurutzatzean "rokanrrol" oihukatu eta rockeroen zeinu ezagunarekin agurtu ostean hainbat ertzainek identifikatu eta isuna jarri ziotela ekainaren 23an. Iraintzea eta mehatxatu egitea leporatzen diote. Orbearen esanetan, "absurditatearen mugak gainditzen baditu ere, kasu honek, argi erakusten du errepresio sistemaren birmoldaketa baten aurrean gaudela, eta inoizko botere kuota handienak dituela egun poliziak".
Harrezkero, izan da kasu gehiago ere. Azkenetakoa, atzo, igandea, bukatu ziren Santutxuko jaietan. "Mozal legea ezarri diote herritar bati kamisetan zeraman pegatina bategatik", agerraldian adierazi dutenez.
Gora rokanrrola goiburupean, disidentzia isilarazteko "gobernuek betidanik izan duten joera" salatu dute. "Indarrean dagoen jendarte eredu neoliberala neurri batean edo bestean eraldu nahi duen jendartea zigortzea, beldurtzea edo autozentsuratzeko hamaikagarren saioa da" 2015ean indarrean sartu zen Herritarren Segurtasuna babesteko 4/2015 Lege Organikoa.
Orbearen arabera, legeak "guztiok kaltetzen gaitu". Errefuxiatuak, etxegabeak, pobreak, gazteak eta emakumeak "nagusiki", baita "pentsiodunak, langabeak, ikasleak edota euskaraz bizi nahi dugunok ere". Horregatik, "desobedientzia, kale presentzia, aldarrikapen politikoa eta sziala edota informazioa zabaltzeko eskubidea ukatuak izan arren, dedobedientzia ez dela arazoa" defendatu du. "Arazo bakarra obedientzia zibila da".
[Argazkia albuma: Klaus Armbruster]
[2017-07-10] 'Gora rokanrrolla' goiburupean, 'Mozal legearen' aplikazioa salatuko dute