Open House jaialdiak osatu du Bilbon erakutsiko diren eraikinen zerrenda

uriola.eus 2017ko ira. 14a, 16:01

Bilbok bat egin du irailaren 23ko eta 24ko asteburuan uri osoan zehar egingo den Nazioarteko Erakusketa Arkitektoniko Kulturalarekin. Parte hartzekoa den jardunaldi horretan herritarrentzat jeneralean zabalik egoten ez diren uriko 47 eraikin interesgarri bisitatu ahal izango dira.

Open House Bilbao, arkitektura eta kultura-arloko jaialdia normalean herritarrentzat itxita egoten diren edo ezezagunak diren eraikin batzuek ateak zabalduko ditu irailaren 23an eta 24an. Guztira Bilboko 47 eraikin egongo dira zabalik eta sarrera doakoa izango herritarrek barrutik eta kanpotik ikusi eta euren historia ikasi dezaten.

Ikusgai egingo diren eraikinen kanpoaldean biniloak jarriko dira eta peto bereizgarria jantzita edukiko duten boluntarioek informazioa eman eta sarbideak kontrolatuko dituzte. Jaialdiaren ordutegi-tarte orokorrean (zapatuan 10:20:00 eta domekan 10:00-19:00) eraikin bakoitzak bere ordutegia izango du euren posibilitateen arabera. Eraikin guztiak kontsultatu ahal izango dira jaialdiaren gidan eta Open House Bilbao web orrialdean. Bisitek 25-30 minutuko iraupena izango dute eraikin bakoitzean eta gehienez 25 laguneko taldeetan egingo dira. Azken sarrerak eraikin bakoitza itxi baino 30 minutu lehenago egingo dira.

Eraikinen zerrenda

  1. Chavarri Jauregia, 1894. A. de Anduiza, P. Hankar.
  2. Ibaigane Jauregia, 1900. G. Ibarreche.
  3. Olabarri Jauregia, 1894. J. de Zubizarreta.
  4. Bailen Etxe Orratza, 1946. J.M. Chapa, M.I. Galindez.
  5. Melia Hotela, 2003. R. Legorreta, TDM, Aurteneche&Pérez-Iriondo.
  6. Iberdrola Dorrea, 2011. C. Pelli, Ortiz-León.
  7. Bidebarrietako Udal Liburutegia, 1890. S. Achúcarro.
  8. Auzo Factory Matiko, 2013. Suárez & Santas.
  9. Harino Panadera, 1902. Mario Camiña/ Fidel Urrutia.
  10. Azkuna Zentroa. 1909/ 2010. R. Bastida / P. Stark.
  11. Arriaga Antzokia, 1885-1890. J. de Ruciba.
  12. Arte Ederren Museoa, 1945/1970/2002. F. Urrutia, G. Cárdenas/A. Libano/L.M. Uruarte, P Basáñez.
  13. Bizkaia Aretoa UPV/EHU, 2010. A. Siza, R. Losada.
  14. Euskadiko Artxibo Historikoa, 2013. G. Carro, IDOM.
  15. IDOM Egoitza, 2011. J. Pérez Uribarri, IDOM.
  16. YohnJauregia (“La Bolsa” eraikina), 1727.
  17. Montero Etxea, 1904. L.Aladrén, J.B Darroquy.
  18. Carlton Hotela, 1926. M.M.De Smith.
  19. Euskalduna Jauregia, 1999/2012. F.Soriano, D. Palacios.
  20. Luis Briñas Ikastetxea, 1933. P. Ispizua.
  21. Etxargi etxebizitzen eraikina, 2008. C. Portela, I. Peña.
  22. Bilbao Arena Kirol Jauregia, 2010. J: Pérez Uribarri.
  23. IMQ Zorrotzaurre Klinika, 2012. OAB+AIDHOS
  24. Santa Maria Eliza, Josefa Miribilla, 2008. IMB
  25. San Bizente Eliza. S. XVI-XVII
  26. Castañoseko Merkatua (garai bateko ikuztegia) 1910/2009. R. Bastida / IMB
  27. Torre Madariagako etxebizitzak, 1942-1950. G. Aguirre / R. Bastida / E. Amann
  28. EITBren egoitza, 2005, 2007. A. Rúiz de Aguirre, P. Benabides
  29. Concordia Geltokia, 1876. S. Achucarro / V. Gorbeña
  30. Deustuko Sifoia, 1997. Estudio Galdós / Bigalbi Arquitectos
  31. Eliz Museoa. S. XVI-XVII
  32. Emilio Campuzano LHII . 1845. G.B. de Orbegozo
  33. Esperientzia Gelak. 1885. S. de Goicoechea.
  34. Deustuko Unibertsitate Literarioa. 1886. F. de Cubas, J.M. Basterra
  35. Deustuko Unibertsitate Komertziala. 1916. C.E. Amann, J.M. Basterra
  36. Bilboko Udaletxea. 1892. J. de Rucoba
  37. Zankoetako Udaltegia. 1917 / 2011. R. Bastida / J.M. Menchaca
  38. Torre Urizar. 1923. R. Bastida
  39. Bizkaiko Foru Liburutegia. 1929 / 2007 J.C. Guerra / IMB Arquitectos
  40. Erriberako Merkatua. 1929 / 2010. P. Ispizua / E. Puertas
  41. Solokoetxeko etxebizitzak. 1931. C.E Amann
  42. Etxe Amerikarrak. 1964. R. Basañez, E. Argárate, J. Larrea
  43. Indautxuko Karmen Eliza. 1968. F.J. Ortega Uribe-Echebarria
  44. EHAEObiz Egoitza. 1968. RJ.E. Casanueva, C. Garcés, J. Gaya, J. Torres
  45. Deustuko IIBZ Liburutegia. 2008. R. Moneo
  46. Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen egoitza. 2012. Coll-Barreu Arquitectos
  47. San Mames. 2013. IDOM Arquitectura

Guggenheim museoa eta Puppy barrutik bizitzeko zozketa

Guggenheim Bilbao Museoak bat egin du Open House Bilbao ekimenarekin, museorako bisita bi bereziak eskainita, museoko leku enblematiko batzuk berariaz ezagutzeko aukera emango dutenak: Jeff Koons-en Puppy eskultura barrutik eta jeneralean jendearentzat zabalik ez dauden Frank Gehry-k diseinatutako eraikineko parte batzuk ezagutzekoa.

Guztira, 60 lagun izango dira zorte hori izango dutenak. Bisitok egiteko zozketa irailaren 18an egingo da. Hauek dira aipatutako bisitak:

Bisita bi Frank Gehry-k diseinatutako eraikinaren barrura, jeneralean jendearentzat zabalik ez dauden lekuetara (45 min) 20 laguneko talde bitan. Zapatu goizean egingo dira.

Eta beste bisita bi Jeff Koons-en Puppy eskulturaren barrura (30 min) 10 laguneko talde bitan. Zapatu goizean egingo da bisita hau ere.

Plazak mugatuak dira; halandaze, parte hartu gura duten herritarrek www.openhousebilbao.org web orrialdean eman dezakete izena irailaren 17ko 23:59ra bitartean. Zozketa irailaren 18an (astelehena) egingo da.

[2017-07-13] Open House jaialdiak uriko 15 eraikin txundigarri berri gehitu ditu zerrendara

[2017-05-30] Open House Nazioarteko Jaialdia ospatuko dute aurrenekoz Bilbon