Ozen LGTBI autobus transfobikoaren kontra egin zuten elkarretaratzea prestatu zuten elkateetariko bat dugu. Beraien ekumenen defentsan Hazte Oirrekoak Bilbon ongi etorriak ez zirela argi eta garbi esateko hurbildu ziren bai Moyua plazara lehenengo, bai Euskadi plazara geroago.
Bertan jasandakoa da komunikatuan salatzen dutena. Beraien esanetan "Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Hazte Oirren gorroto mezuak babesteko ahalegin guztiak egin zituzten". Polizien bultzakadak jasan zituzten heldu zirenetik, eta autobusa zioanean kolpeka hasi zitzaien. Horren ostean, gazte bat identifikatua izan zen.
Horregatik Udalaren jarrera "lotsagarria" izan zela adierazi dute. Beraien esanetan, horrelako mezu transfobiko eta gorrotoa sortzen dutenak ezin dira Bilbo bezalako herri batean baimendu. Eta beraien eskubidee alde hainbat urteetan borrokatu dituen kolektibo batek jasaten dituzten irainak besteenak baino garrantzia gutxiago dituztela aldarrikatu dute.
[2017-09-21] Hazte Oir plataformaren autobusak ezin izan du bere kanpaina Bilbon zabaldu
[2017-09-21] Hazte Oir plataformaren autobusaren kontra protesta egitera dei egin dute