Bilboko Udalak Kataluniako gertakariengatik adierazpen instituzional bat argitaratu du

uriola.eus 2017ko ira. 22a, 10:15
Kataluniaren aldeko adierazpena Udaletxean

EAJ, EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbao izan dira adierazpena firmatu dutenak, PSE eta PP, ordea, kanpoan geratu dira. Bertan, Kataluniak jasaten ari den erasoa salatzen dute.

Bilboko Udalak, Katalunian gertatzen ari diren gertakariengatik, adierazpen instituzional bat egin du. Bertan, adierazi eta baztertu egiten du egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatukosegurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialengatik, zeinaren bidez erregistroak eta atxiloketak egin baitiren Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei.  

Horregatik, Bilboko Udalak Espainiako Gobernuari oinarrizko eta funtsezko askatasun errepresioa bertan behera utz dezala eskatzen dio Espainiako Gobernuari. Horrez gain, dei egiten du Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetaratzera.

Adierazpena EAJ-PNV, EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbaoren firma darama. PSE eta PP, berriz, kanpoan geratzea erabaki dute.

 

 

[2017-09-21]  "Gu ere Katalunia gara"

[2017-09-20] "Katalunia aurrera"