Urriak 3, Bilbon

uriola.eus 2017ko urr. 4a, 10:46

Sindikatuak arratsaldeko manifestazioan

Kataluniak jasan duen errepresioa eta indarkeria salatzeko atzo egun osoan zehar egin ziren ekintza desberdinetan jendetza bildu zen.

Lehenengoa goizean izan zen, udaletxeko eskaileretan. Bertan, sindikatuak batu ziren eguneko lehenengo protesta egiteko. LAB, ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE, eta Etxalde sindikatuak batu ziren errepresioaren kontra eta ‘Estem amb vosaltres’ zuekin gaude lelopean.

Horrekin bat, Ikastetxe, instituto, unibertsitatean eta hainbat lantegietan kontzentreazioak egin ziren geldiunetan. 

Arratsaldean, berriz, manifestazioen unea izan zen. Lehenengoa Moyuan hasi zen. Sare Antifaxista eta CNT Gobernu Zentralaren azpiordezkaritzaren aurrean bildu ziren 19:00etan, Estatuaren errepresioa salatu eta Poliziek eta Guardia Zibilek  erabili zuten indarkeriaren kontra adierazi ziren #Stoprepressió lelopean. 

Beraien elkarretaratzea bukatutakoan, manifestazioa hasi zen. Han, lehen aipatutako gehiengo sindikala beraiekin bat egin zuen, eta Arriaga Plazaraino ibilbide labur bat egin zuten Kataluniako herriari babesa emateko.

 

Lapikokada

 

Eguneko azken ekintza lapikokada izan zen. Gaueko 21:00etatik Aurrera hainbat auzotar, lapiko, goilara, txistu edo zarata ateratzeko elemetu ezberdinekin lapikokadei ekin zieten.

Bukatzeko, gaueko 22:00etan, Bilbo osoan bakoitza bere etxeko lehiotik zarata ateratzeko ordua izan zen. Bilbo osoan zehar entzun zitekeen lapikokadan.

 

Argazkiak: Klaus, Uriola, CNT, Ecuador Etxea, LAB

 

[2017-10-03] Urriak 3, Kataluniako herriari elkartasuna