Alfredo Remirezek azaroaren 4an kartzelan sartzeko agindua jaso du

uriola.eus 2017ko aza. 3a, 10:10

Argazkia: @erreharria

Larunbatean, azaroaren 4an, kartzelaratzeko jakinarazpena jaso du Alfredo Remirez Erreharria txiolariak. Bezperan, bere jaioterrian, Amurrion, Alfreedo, azkena izan dadila lelopean manifestazioa egingo dute. Bertan parte hartzeko deia zabaldu du Remirezek. 

Alfredo Remirezek berak eman du albistearen berri bideo baten bitartez sare sozialetan. Heldu zaio Entzutegi Nazionalaren oharra kartzela zigorra betetzeko. Larunbatean sartu behar du kartzelan. Egun bat lehenago, ostiralean, Amurrion, bere jaioterrian, egitekoak diren manifestazioan parte hartzera dei egin du euskal jendartea Remirezek. Ostiraleko hitzordua baliatu nahi du jasotako babesa eskertzeko. "Bide batez, zuek guztiok agurtu ahal izateko eta eskertu ahal izateko eman didazuen elkartasun, maitasun eta babes guztia", adierazi du bideoan. 

Alfredok ez du agurrik esan. Kaleak "zaintzen jarraitzeko" konpromisoari eusteko prest agertu da, "axola eta arduratzen gaituen guzti horren alde protestatzeko".  

Armiarma operazioaren baitan (txiolarien aurkako sarekada) atxilotu ostean, aurtengo otsailean epaitu behar zuten Remirez, sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita. Epaiketa ez zen ospatu. Akordioa lortu zuen orduan: urte eta erdiko kartzela zigorra eta 14 urte eta sei hilabeteko inhabilitazioaren kondena dela medio ez zen izan kartzelaratua. Entzutegi Nazionalaren arabera, zigor horrek atzera botatzen du 2009an Remirezi ezarritako beste zigor baten suspentsioa, eta urtebeteko espetxe zigorra betetzera behartzen du. 2009an, duela 12 urte, Amurrioko jaietan, Udaletxeko balkoitik preso baten irudiak erakusteagatik zigortu zituzten hiru lagun. Tartean, Alfredo.    

[2017-10-18] Alfredo Remirez: “Ez naute bakarrik espetxeratuko”

[2017-10-17] Alfredo Remirezi elkartasuna adierazi diote hainbat artistak

[2017-05-22] Alfredo Remirez urtebete espetxeratu nahi du Entzutegi Nazionalak

[2017-02-27] Alfredo Remirez akordio batera heldu da fiskaltzarekin eta ez du espetxera joan beharko

[2017-01-11] Webgunea eta atxikimendu kanpaina martxan jarri dituzte Alfredo Remirezi babesa agertzeko

[2017-02-24] Alfredo Remirezen absoluzioa eskatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Bilbo Zaharreko enparantzan

[2015-05-20] Alfredo Remirez: "Guardia zibilek 'ateratzean txiokatu ondo tratatu zaitugula' esan didate"

[2015-05-19] Alfredo Remirez aske utzi dute