TAOko langileen greba mugagabea jarraitzen du

uriola.eus 2018ko urt. 4a, 12:03

Bilboko parkimetroak amatatuta

Bilboko parkimetroak bateria gabe gelditzen ari dira eta batzuk, dagoeneko, amatatu egin dira. Enpresa oraindik ez da langileekin hizketan hasi eta honek grebarekin jarraituko dute kaleratuak berriro onartu eta hitzarmen berria izenpetu arte. 

Bilboko TAOko langileek astearte honetan hasi zuten greba mugagabearekin jarraitzeko asmoa dute. Langileek azaldu dutenez, oraindik ez dute jaso enpresaren erantzunik, baina gauzak asteburu honetan aldatu daitezkela onartu dute. Kaleetako parkimetroak bateriarekin dabiltza, eta honek egun batzuk barru amatatuko dira.

Izan ere, batzuk, dagoeneko, ez dituzte tiketak ematen. Bilboko parkimetroak bateriarekin dabiltza, eta honek aldatu egiten dira. Grebarekin lan hori bukatu egin da, eta funtzionatzeko daukaten autonomia asteburu honetara arte helduko da. Hortik aurrera, ezin izango da ordaindu, eta une horretan enpresa mugituko dela uste dute langileek.

Gehienek, grebarekin bat egin dute, eta aurrera jarraitzeko intentzioa daukate. 150 langiletik, 140 greban daude. Beraz, bateriak aldatzeko edo isunak jartzeko baliabiderik gabe gelditu dira. Orain, ardura, enpresaren gain utzi dute.

Lanera bueltatzeko, eta grebari amaiera emateko, kaleratu zituzten langileen itzulera eskatzen dute. Horrez gain, beraien hitzarmen berria izenpetu nahi dute. Azkenengo urteetan ez dute berritzeko aukerarik izan, eta lan baldintza berriak eta hobeagoak nahi dituztela argi utzi dute.

 

[2018-01-02] TAOko langileak gaur hasiko dira greba mugagabearekin