Harrapazank hamalaugarren edizioa otsailean abiatuko da. Euskaltzaleen Topaguneak berriro ere gazteentzako Harrapazank programa jarriko du martxan. Helburua gazteen artean euskararen erabilera sustatzea eta motibatzea da, modu erakargarri eta berritzaile batean.
Ekimenak 8 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrei euren gustuen araberako jarduerak eta esperientziak eskaintzea du xede.
Harrapazanken barruan programa bi daude:
1-.DISTIRAZANK, gazteek trebezia artistikoak eta euren sormena eta talentua erakusteko antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketetan, txisteak kontatzen eta abarretan. Kategoria bi daude:
- Harrapazank Junior, 9 eta 13 urte bitartekoentzat.
- Harrapazank Senior, 14 eta 18 urte bitartekoentzat.
2-. SORTUZANK eta BILROBOT tailerrak.
Sortuzank tailerretan gazteek euren zaletasunetan eta sormenetan sakontzeko aukera dute. 9 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzat da. Gaiak hauexek: graffitia, youtuberra, argazkigintza, norberak arropa bere gustura moldatzea, makillajea, zinema eta kazetaritza.
Tailerrak otsailaren 13tik martxoaren 2ra bitartean egingo dira:
- Kazetaritza-tailerra. Otsailaren 13an, Begoñako Barrutiko Udaltegian.
- Stop Motion izeneko tailerra. Otsailaren 14an, Ibaiondoko Barrutiko Udaltegian.
- Argazkilaritzako tailerrak smartphone-aren bidez. Otsailaren 15ean, Errekaldeko Barrutiko Udaltegian.
- Youtuber-tailerrak. Otsailaren 16an, Deustuko Barrutiko Udaltegian.
- Arropa moldatzeko tailerra. Otsailaren 19an, Santutxuko Barrutiko Udaltegian.
- Makillaje tailerra. Otsailaren 20an, San Ignazioko Barrutiko Udaltegian.
- Marrazki-tailerra. Otsailaren 121ean, Castañoseko Barrutiko Udaltegian.
- Zine-tailerra. Otsailaren 22an, Zorrrotzako Barrutiko Udaltegian.
- Graffiti-tailerra. Otsailaren 23an eta martxoaren 2an, Euskalduna zubiaren azpian.
[2018-01-24] Harrapazank programaren 14. edizioa abian da
[2018-01-11] Harrapazank programan izena emateko epea ireki dute