Nafarroako Erriberatik zubi bat sukaldera

uriola.eus 2018ko mar. 6a, 08:26

Errigoraren Nafar hegoaldeako uzta eskutik eskura kanpaina abian da. Gaurtik martxoaren 20ra oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta eskuratzeko aukera eskaintzen du. Lurretik sukaldera.

Elikagaiak milaka kilometrora dauden lurretatik ekarri ordez, bertokoaren aldeko apustua egiten du Errigorak. "Elikadura beharrei erantzuteko gai den herria amesteko. Merkatuaren logika eroari ihes egin eta ingurumena errespetatzen duen nekazaritza-ekoizpen eta banaketa-eredua amesteko. Nafarroa hegoaldearen berreuskalduntzearekin amesteko", diote Errigorako kideek.

Nafar hegoaldeako uzta eskutik eskura kanpainaren bitartez, Errigorako lantaldeak arduraz jokatzeko mezua zabaldu nahi du. Arduraz kontsumitzeko, "bertakoa, kalitatezkoa eta osasuntsua", arduraz ekoizteko "bertako lehengaiekin, langileak errespetatuz eta ingurumena zainduz" eta arduraz elkartrukatzeko "auzolanean, euskaraz eta alde bientzako bidezko prezioan".

Kainpainaren baitan, martxoaren 20ra arte eskatu ahalko dira oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak, ekologiko zein ez ekologikoak, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. "Despentsa urte guztirako betetzeko" aukera da, eta keinu txiki batekin "komunitate handi eta askotariko baten parte sentitzeko" modua. 

 

Produktuak

Kanpainaren eta produktuen inguruko informazioa eta eskaerak egiteko online bidea hauxe:
 

Non eskatu

Behin betiko guneen zerrenda hemen: www.errigora.eus/non-eskatu
Bilbon hainbat auzo eta lekutan egin daiteke eskaria.