Bertsolari gazteen finala

uriola.eus 2018ko mar. 22a, 10:00
Argazkian Hego Uribe eta Uribeko Kosta taldeko bertsolariak (Arg. Geuria)

Durangaldeak eta Uribe Kostak jokatuko dute BBK aretoan gaur arratsaldean Bertsolari Gazteen XXVI. BBK Sariketaren finala.

Joan den otsailaren 27an izan zen sariketaren 2018ko lehenengo saioa Igorren, eta saioz saio, aurten ere egin du bidea bertsolari gazteen sariketak. Tartean, lau kanporaketa eta bi fianalaurreko izan dituzte zortzi taldeek. Finalerako txartelaak, bi finalaurrekoetako irabazleek eskuratu dute, hau da, Durangaldea eta Uribe Kosta taldeek. 

Saioa Bilboko BBK Salan izango da 19:00etan hasita. Sarrera doan da. 

 

Taldekako txapelketa

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa taldekako txapelketa da, eta talde bakoitzean, gutxienez, sei kidek kantatuko dute, bi multzotan. A mailan 18 urtera arteko hiru bertsolarik eta B mailan 19 urtetik 25 urtera arteko hiru bertsolarik. 

Aurten ere, azken urteetan moduan sei bertsolariko zortzi taldek hartuko dute parte, eta beraz, 60 bertsolari inguru arituko dira kantuan. Eskualde bakoitzak talde bat osatuko du, hurrengoak izango dira: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kosta.

Bertsolari Gazteen BBK sariketaren ezaugarri nagusienetako bat taldeka jokatzen dela da. Hau da, taldekideen lana talde moduan baloratzen da eta saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egiten du aurrera.

 

[2018-03-14] Durangaldea eta Uribe Kosta nor baino nor 

[2018-03-05] Bilboaldeko taldeak aurrera egin du Bertsolari Gazteen BBK Sariketan