Ertzaintzak egun ez ditu gomazko pilotak debekatu, eta horien erabilerari "bultzada eman nahi die futbolaren aitzakiapean". Iñigo Gogoan herri ekimeneko kide Marta Perezen esanetan, Moskuko Spartak eta Marsellako Olympique taldeetako jarraitzaileekin izan diren istiluak direla eta, "segurtasunerako elementu direlakoan, arrisku bizian jartzen gaituzte hiritarrak".
Ildo horretan, gaur, hilak 6, "gomazko piloten eskaintza herritarra" antolatu dute Cabacasen lagunek Justizia Jauregiaren aurrean, 19:00etan.
Bihar, hilak 7, Iñigo Cabacas Herri Harmailako kideek omenaldia egingo diote gazte basauritararri San Mameseko 13. atean 12:30ean. Ostean, 13:30ean Indautxun, Kirruli plazan, Iñigok pilotakada jaso zuen lekuan izango da urteroko ekitaldia.
Urteurreneko ekitaldiak La cifra negra dokumentalaren estreinaldiarekin eta ondorengo solasaldiarekin hasi ziren atzo Bilborock aretoan. Estatu espainiarreko bortizkeria instituzionala salatzen duen lana da Ales Payak zuzendutakoa eta Empatik Filmsek ekoitzitakoa. Funtzionario publikoek burututako giza eskubideen urraketak azaltzen ditu dokumentalak 30 kasu paradigmatikoren bitartez. Tartean dago Iñigo Cabacasena. Ales Paya zuzendariaren esanetan, "beharrezkoa da gizarte zibila bortizkeria instituzionalaren aurka inplikatzea eta borrokatzea".
Sei urteren ostean
[2018-04-05] Sei urte beranduago Iñigo Cabacasen senide eta lagunek minduta jarraitzen dute