Etorkizuneko Atxuri amesten

uriola.eus 2018ko api. 25a, 09:22

Auzoko zonalde desberdinetarako proposatutako erabilera berrien eta hobekuntzen inguruan Atxuriko eskolako ikasleek egindako lanen emaitzak Atxurigorri elkarteak urtero Eleiz Museoko klaustroan antolatzen duen erakusketan ikusgai egongo dira gaurtik maiatzaren 14ra arte.

Ekintza hau Atxurigorri auzo elkarteak proposatu du, auzoko tren geltokiaren etorkizunaren inguruan hausnartzen dabilen Lokomotorak prozesuarekin eta Atxuri Eskolako Kabian lantaldearekin elkarlanean. 

Inaugurazioa gaur, hialk 25, asteazkena, arratsaldeko 18.00etan izango da Eleiz Museoan, Enkarnazio Plazan. 

2018ko urte bukaeran Atxuriko geltokiaren itxieraren aurrean, geltokiaren zein inguruko espazioen erabilera publikoak definitzeko Lokomotorak prozesu parte-hartzailea jarri dute martxan auzotarrek "auzoa eraberritu eta hobetzeko asmoz eta gogoz". 

 

[2018-04-24] Zer behar du Atxurik? Atxuriko Lokomotorak egitasmoa ezagutzen

[2018-04-04] Atxuriko eta inguruko beharrizanei buruz eztabaidatzeko gonbita

[2017-04-07] Etorkizuneko Atxuriko geltokiaren gainean auzotarrek dituzten desioak plazaratzeko ekimena