PPren eta EAJren arteko akordioak pentsiodunen gutxieneko eskakizunak asetzen ez dituelako

uriola.eus 2018ko mai. 7a, 09:12

Argazkia: Pentsionistak Martxan

Joan den larunbatean 65.000 pentsiodunek parte hartu zuten Bilboko kaleetan buruturiko manifestazioan. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta KPIren araberako igoera aldarrikatu zuten, besteak beste. 

Hego Euskal Herriko hiribu eta herrietan pentsiodunek protesta egin zuten, beste behin. Joan den larunbat arratsaldean milaka izan ziren Bilbon batu zirenak. 65.000 bat, emandako datuen arabera. Estatu mailako beste mobilizazioekin alderatuta, euskal pentsionistak "eredu" direla dio Pentsionista Martxak plataformako Karlos Ruizek. "EAJk kontutan izan behar du hori; eta oraindik garaiz dago". Ruizen hitzetan, EAJk "herri hau ordezkatzen duela badio, ez ditu Rajoyren aurrekontuak onartu behar". Pentsioak igotzeko PPk eta EAJk adostutako akordioak ez dituelako erretirodunen gutxieneko eskakizunak asetzen. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta KPIren araberako igoera dira eskakizun horiek. "Hemen kotizatzen dugu, hemen nahi dugu gure pentsioak kudeatu", diote pentsiodunen elkarteek. Hori dela eta, maiatzaren 26an berriro ere kalera aterako dira. Astelehen eguerditako hitzorduak Udaletxe aurrean eten gabe.

 

[Pentsionistak Martxan plataformaren agiria

[2018-05-04] Pentsiodunek maiatzaren 5ean eta 26an manifestazio bana deitu dute