Bertan sor daitezkeen ideiei bide emateko hasiera puntua izango da Game Erauntsia elkarteak eta Azkue Fundazioak Azkuna Zentroan antolatutako egitasmoa. Topaketa bat, bideojokoetan aritzen diren euskaldunei ikusgarritasuna emateko. Aditu, jokalari, ikasleak... biltzeko eta bideojokoak eta euskara uztartzeko.
Ez dira ugariak euskarazko bideojokoak. Izan ere, euskara hizkuntza gutxitua izaki, ez du bideojokoen enpresa handien interesa pizten. Horregatik diote aditu batzuk, zenbakiak egiterako orduan, euskal komunitateak arazoa duela. Beste aditu batzuk, ordea, onura dela irizten diote. Bi ikuspuntu hauek azalduko dituzte jardunaldian Euskal Encounterreko Cristian Rodriguez Landeirak eta Pantumacako Carlos Coronado Muñozek, hurrenez hurren.
Julen Zaballa kazetariak, berriz, Euskal Herrian eta Estatuan bideojokoen industriak duen indarra izango du hizketagai. Egun, Katalunian eta Madrilen kokatzen dira sektorearen indargune nagusiak, eta ikusteko dago, sektorea norantz saretuko den hurrengo urteetan.
Izena emateko aukera
Bideojokoetan eta euskaran interesa duen orok parte har dezake jardunaldian. Izen-ematea doakoa da, eta oraindik aukera dago jokoteknia.eus web gunean.
Egitaraua
09:15 Lokalizazioa edo itzulpengintzaren 'boss stagea'
Iker Alvarez Castellanos (Pokemon, Japonia)
09:50 Bideojoko garapena: 'The good, the bad, the ugly'
Txus Ordorika
10:25 Euskararen zenbaki arazoak
Cristian Rodriguez Landeira [Euskal Encounter]
11:00 Del local al global: beneficis d'implementar el euskera i català en infernium
Carlos Coronado Muñoz [Pantumaca]
11:35 Atsedenaldia
12:10 Euskal bideojokoen hasi-masiak
Julen Zaballa Garcia
12:45 Mahai-ingurua: Nola ikusten duzue euskal herrian bideojokoen industria?
Partaideak: Arantzazu Martinez Ugarte, Laura Barrenengoa Clemente, Andoni Alonso Lizarralde [DigiPen].
[2018-04-18] Bideojokoen euskerazko lehenengo topaketea, Bilbon
[2018-04-13] Bertako bideojokoen industria eta jokozaleak elkartuko dituen euskarazko jardunaldia
[2018-04-12] JOKOTEKNIA, euskal bideojokoen jardunaldia
[2018-04-03] Euskaraz egiten den bideojokogintza kultura indartzeko lan-hitzarmena