Ika-mika sare sozialetan udal-bizikleten erabilpenagatik

uriola.eus 2018ko aza. 7a, 11:05

Langileek euren lanetan BilbaoBizi zerbitzuko bizikletak erabili ditzaketen edo ez eztabaidatu dute hiriko mugikortasuna daraman Alfonso Gil zinegotziak eta zerbitzuko honetako erabiltzaileek.

Argazkian ikusten den bezala, langile bat antzeman daiteke BilbaoBizi zerbitzuko bizikleta batekin merkantzia motxilan eramaten. Erabiltzaile batek argazkia atera dio eta Udaleko Mugikortasun saila daraman Alfonso Gil zinegotziari bizikleta hauek horretarako erabili daitezkeen galdetu dio.

PSE alderdiko zinegotziak, baietz erantzu dio. Alfonso Gilek bizikleta mailegu-zerbitzua Bilboko beste transporte-zerbitzu bat dela argitu du, eta horretarako metroak, busak edo tranbiak erabili daitezkela.

Baina, beste erabiltzaile batek argitu duenez, zinegotziaren erantzuna ez dator bat zerbitzuko baldintzekin. Izan ere, zerbitzu honen baldintzetan, erabiltzaieen betebeharren atalaren bigarren puntuak honela dio: "Bizikleta ez erabiltzea dirua irabazteko asmoz; beren-beregi dago debekatuta alokatzea edo/eta saltzea eta merkataritzarako, merkantzien garraiorako edo bestelako helburu profesionaletarako erabiltzea."

Horrek, zigorren atalean puntu berezi bat dakar, honako hau: "Bizikleta dirua irabazteko asmoz erabiltzea, alokatzea eta/edo saltzea, merkataritzarako, merkantzien gar- raiorako edo bestelako helburu profesionaletarako erabiltzearen zigorra urtebete zerbitzu barik izango da." Zinegotziak ez du oraindik beste erantzun bat edo bestelako azalpenik eman.

Gauzak horrela, beste arazo bat gehitzen zaio zinegotziari eta BilbaoBizi bizikleta mailegu-zerbitzuari. Irailaren 20an BilbaoBizi udal-bizikleten mailegu-zerbitzua aurkeztu zutenetik arazoak egon dira hauek eskuratzeko eta zerbitzua eskaerari erantzun ezinik dabil.

[2018-11-07 10:24] BilbaoBizi bizikleta mailegu-zerbitzua eskaerari erantzun ezinik dabil