Euskaraldia

Kirol-saio bereziak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

uriola.eus 2018ko aza. 26a, 10:54

Harpidedun guztiek doan parte hartu ahal izango dute. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko dute, gaurtik hasita. Interesdunek Udal Kiroldegietan kokatuta dauden salmenta-terminaletan edo Bilbao Kirolaken webgunean eman dezakete izena.

Ekimena bat dator Bilbao Kirolakek urte osoan zehar euskaraz eskaintzen dituen 300 ikastaro baino gehiagorekin. Ildo horretatik, nabarmendu beharra dago udal-kiroldegietako langileen % 73,5ak euskara menderatzen duela. Euskararen Nazioarteko Egunerako antolatu diren bederatzi ikastaroak Abusu, Artxanda Miribilla, Rekalde, San Inazio, Txurdinaga eta Zorrotzako udal-kiroldegietan eskainiko dira:

Euskal Zumbing: kaloriak erretzeko jarduera kardiobaskularra da, eraginkorra eta jarraitzeko erraza. Musika latinoa du oinarri, erritmo eta intentsitate aldaketekin. 
Abusuko udal-kiroldegian 13:30etik 14:30era.

Pilatesa: barruko giharrak indartzea xede duen entrenamendu-sistema bat da Pilatesa. Gisa horretan, gorputz-oreka mantentzen eta jarrera ez osasuntsuak zuzentzen laguntzen du. Diziplina honek arreta berezia jartzen du adimenaren eta gorputzaren arteko orekan. Horretarako, erlaxazio teknikak erabiltzen ditu yoga, gimnasia, traumatologia eta ballet teknikekin batera. Malgutasuna bultzatzen duen jarduera bat da, eta pertsona guztiek egin dezakete.
Artxandako udal-kiroldegian 18:00etatik 19:00etara.

Euskal Spin: bizikleta estatiko batekin egiten den entrenamendu aerobikoa da, musikaz lagundurik eta espezialista batek zuzenduta. Sistema kardiobaskularra, egoera fisiko orokorra eta erresistentzia garatzeko da egokia. Oso erraza da praktikatzea, eta, beraz, aproposa da adin guztietarako.
Miribillako udal-kiroldegian 17:45etik 18:30era; Rekaldeko udal-kiroldegian 18:00etatik 18:45era, eta San Inazioko udal-kiroldegian 21:00etatik 21:45era.

Igerijaia: familian jostatzeko igeriketa ikastaro bat da, 2 eta 8 urte arteko haurrei eta gurasoei zuzenduta dago. Jarduera honek espezializatutako begirale batek zuzenduriko jokoak eta igeriketa uztartzen ditu, umeak uretara ohitu eta egokitu daitezen.
Miribillako udal-kiroldegian 17:00etatik 17:45era.

Aquafitnessa: aerobicaren uretako aldaera bat da. Jarduera-programa, material espezifikoarekin nahiz material espezifikorik gabe garatzen dena, sistema kardiobaskularra eta indarra hobetzera zuzenduta dago. Gainera, giharrak eta lotailuak sendotzen ditu, eta, beraz, egokia da lesioak saihesteko. Adin guztietako pertsonei zuzenduta dago.
Txurdinagako udal-kiroldegian 09:45etik 10:30era.

Txiki Zumbing: familiei zuzendutako jarduera fisiko bat da; batez ere haur txikiekin egiteko pentsatuta dago. Koreografia dibertigarriak egiten dira, musikaren erritmoari jarraitzeko errazak.
Txurdinagako udal-kiroldegian 16:45etik 17:30era.

Kaloria erretzea: energia gastu handiko jarduera bat da, non ariketa aerobikoak eta bizkorgarriak egiten diren koreografiarik gabe. Begirale espezializatu batek gidatuta egiten dira ariketok. Edonork, sasoia edozein izanik ere, egiteko moduko jarduera da, ariketak egokitu egin daitezke eta.
Zorrotzako udal-kiroldegian 18:00etatik 19:00etara.