EH Bilduk Bilboko udal hauteskundetarako zerrenda aurkeztu du

uriola.eus 2019ko api. 1a, 18:28

EH Bildu alderdiak gaur goizean jakitera eman du nortzuk izango diren Jone Goirizelaiarekin batera Bilboko udalera aurkeztuko direnak. Asier Gonzalez Bilbao Musika eskolako irakaslea bigarren postuan doa.

EH Bildu koalizioak gaur goizean aurkeztu du maiatzaren 26ko hauteskundeetako zerrenda. Aldez aurretik erabaki zuten aurten Jone Goirizelaia abokatua izango zela alkategaia eta zerrenda horretako burua, eta berarekin bertan agertuko zirenen izenak falta ziren.

Joneren bigarrena Santutxuko Asier Gonzalez kazetaria, musikaria eta irakaslea izango da. Bera da zerrenda honetako beste aurpegi berria. Auzoko herri-mugimenduko alor desberdinetan murgilduta egon da urte luzez, kultur suspertzaile gisa, euskalgintzan, jai batzordeetan eta auzo elkarteetan lan egiten.

Azken urteetako lantaldeak ere zerrendan leku bat izango du. Kasu honetan, hirugarren eta laugarren postuan Alba Fatuarte eta Bruno Zubizarreta joango dira. Gogoratu behar da azken hauteskundeetan EH Bilduk lau zinegotzi atera zituela, eta aurten muga hori gainditzea izango da alderdiaren erronka.

Beste eserleku bat lortzeko ahalegin horretan Natalia Gardeazabal Basauriko zinegotzia egongo da. Izan ere, gaur egun, bertako udalean lan egiten du baina Bilboko zerrendako bosgarren zenbakia berarentzat izan da. Bere ostean, Otxarkoagako Karlos Renedo joango da. Zerrenda osotzen Lutxo Egia, Eztizen Artola, Alazne Varona edota Jaione Ayestaran daude.

Zerrenda horretako azken lekua Aitziber Ibaibarriagarentzat izango da. Izan ere, koalizioak beti erabili izan du zenbaki hori ohorezko postua balitz bezala. Hori dela eta, azkenenego urteetan alkategaia izan den Aitziberrek bertan egoteko aukera jaso du. Berriro aurkezteko aukera eduki arren, berak erabaki du pauso bat albora ematea eta atzekaldean lanean jarraitzea. Beraz, hau izango da maiatzaren 26ko hauteskundeetan egongo den zerrenda:

 

1-Jone Goirizelaia Ordorika

2-Asier Gonzalez Soreasu

3-Alba Fatuarte González

4-Bruno Zubizarreta Unanue

5-Natalia Gardeazabal Diez

6-Karlos Renedo Lara

7-Eneritz Zabala Grela

8-Lutxo Egia Del Rio

9-Eztizen Artola Iturrate

10-Jon Aritz Bengoetxea Donaire

11-Diana Melon Vargas

12-Mikel De la Fuente Lavín

13-Irantzu Fernandez Rodriguez

14-Iñaki Zabaleta Urkiola

15-Loli Alvarez Azkuenaga

16-David Mangado Aranda

17-Alazne Varona Omar

18-Juan Karlos Gomez Perez

19-Anuska Beika Loza

20-Khalib El Haddadi Oufkir

21-Mertxe Mendez Arraya

22-Koldo Navascues Simon

23-Zuriñe Zorrozua Santisteban

24-Pedro Macho Aguillo

25-Jaione Ayestaran Braceras

26-Ibon Cabo Itoiz

27-Izaskun Guarrotxena Martínez

28-Juan Mari Elejabarrieta González

29-Aitziber Ibaibarriaga Etxebarrieta