Boto partikularrik eman gabe, hiru epaileren adostasuna du Gonzalezen absoluzio ebazpenak. ETAren kolaboratzailea izatea leporatzen zioten (atxilotu zutenean ETAkidea izatea ere bai).
“Poliziaren muntaia jausi den arren, mina eginda dago”, dio Gonzalezek. Ez dio “urduri” eta “lotuta” eman dituen bi urteengatik bakarrik. “2014ko martxoaren 11n Guardia Zibila Herriko tabernan sartu zelako, auzoan indar erakustaldia egin zuelako, eta astebetez gaia komunikabidetan egon zelako” baizik.
Epaiarekin “poztu” eta “askatu” egin da Gonzalez. Bere atxiloketa egunean eta epaiketa hasi baino lehen egin ziren mobilizazioetan jasotako “babesa eta indarra” eskertu ditu Asierrek.
Asier Gonzalezen aurkako "epaiketa politikoa" salatuko dute arratsaldean
Auzotarren berotasuna jaso du Asier Gonzalezek Santutxura heltzean
Asier Gonzalezen askatasuna galdegiteko manifestazioa (13 argazki)
Asier Gonzalez aske geratu da 50.000 euroko bermea ordaindu eta gero
Santutxuarrek Asier Gonzalezen egoeraren inguruko kezka adierazi dute
Asier Gonzalez santutxuarra atxilotu eta inkomunikatu du Guardia Zibilak