Bilbotarrak bere etorkizuna aukeratzeko joan ziren atzo eskoletara. Gaueko 22:00ak aldera plazaratzen hasi ziren zenbaketaren lehenengo emaitzak. Lehenengo unetik EAJk distantzia hartu zuen eta gaueko garailea izango zela antzematen zen.
Izan ere, Aburtok gidatzen duen lantaldeak orain dela lau urte lortu zituen emaitza onak hobetzeko gai izan da, gehiengo osotik hurbil geratuz. Guztira, 14 zinegotzi (erabateko gehiengoa 15 dira) edukiko dituzte kanpainan aurkeztu zituzten proiektuak aurrera ateratzeko. Gauzak horrela, inolako laguntzarik gabe gobernatuko dutela dirudi.
Pasa den legedian PSE-EE alderdiaren laguntza izan zuten gobernuan egoteko. Aurten, ordea, zinegotzi bakarra behar dute, edo beste talde guztiek beraien kontra agertzea. Beraz, hamalau zinegotziekin gutxiengoan gobernatzeko aukera erabili dezakete.
Aipatu behar da, gobernukide izan den alderdi sozialista, egun, oposizioko lehenengo taldea bihurtu dela, 5 zinegotzirekin. Alfonso Gilek gidatzen duen taldeak orain dela 4 urte baino zinegotzi bat gehiago lortu du. Beraz, nahiz eta emaitza hobeagoak eskuratu, gobernuko lantaldean sartzeko aukera kolokan izango du.
EH Bilduk, ostera, orain dela lau urte baina boto gehiago lortu duen arren, ez du emaitza hori zinegotzietan bihurtu. Gauzak horrela, orain dela lau urte bigarrenak izan ziren, eta aurten, ordea, Bilboko hirugarren alderdia izango dira.
Ana Viñalsek gidatu duen Elkarrekin Podemos alderdiak zinegotzi bat gehiago edukiko du. Hala ere, ez du irabazik zituen biak bereganatu. Hauek, zituzten zinegotziak galdu dituzte eta ez dute ordezkaritzik edukiko. Azkenik, Alderdi Popularrak uste baino hobeto mantendu da eta zinegotzi bakarra galdu egin du. Beraz, Elkarrekin Podemosen antzera, hiru zinegotzi edukiko dituzte.