Bilboko Eurokoparen aurkezpena eta honen aurkako elkarretaratzea

uriola.eus 2019ko eka. 11a, 11:29

Asteazkenean aurkeztuko dute Bilbon 2020an jokatzekoa den Eurokoparen kanpaina. Eurokopa Honi Ez dinamikak kontzentrazioa deitu du ordu eta leku berean.

2020ko Bilboko Eurokopako antolatzaileek asteazkenean aurkeztuko dute kanpainaren ildoa San Mameseko prentsa aretoan. Bertan, Espainiako Futbol Federazioaren enbaxadoreak aurkeztuko dituzte, baita Euro 2020 boluntarioen programa ere.

Aldi berean, Bilbao 2020 Eurocopa Honi Ez dinamikak elkarretaratzea egingo du San Mameseko prentsa aretoaren aurrean, 11:30etik 12:30era bitartean. 

Eurokopako lau partida jokatuko dira San Mamesen, 2020ko ekainaren 15, 20, 24 eta 28an. Sailkatuz gero, Espainiar selekzioak horietako hirutan parte hartu lezake.

 

[2019-03-27] "Bilbao 2020 Eurokopa honi ez" dinamika sortu dute