"Bilbao 2020 Eurokopa honi ez" dinamikak kalejira deitu du ostiralean

uriola.eus 2019ko abuztuaren 28a

"Bilbao 2020 Eurokopa honi ez" dinamikak, kalejira deitu du abuztuaren 30ean. Bihotz Sakratutik abiatuko da arratsaldeko 19.30ean.

2020ko ekainean eta uztailean jokatuko dira Eurokopako 16. edizioaren 3 partida eta final zortzirenetako partida bat, hala erabaki baitu Espainiako futbol federazioak.

https://uriola.eus/bilbo/1553688439428-bilbao-2020-eurokopa-honi-ez-dinamika-sortu-dute

 

Azken hilabete hauetan, asko izan dira honen aurka egindako agerraldi zein ekimenak. Igaro berri den Aste Nagusian ere konpartsa askok dinamikarekiko elkartasuna erakutsi dute.