Ekintzaileek eskuorriak utzi dituzte mozketak egin dituzten lekuetan, "Bizitza duinak borrokatu! Euskal Herria kalera!" leloekin. Zehazki, Euskotreneko Donostia-Bilbo eta Bermeo-Bilbo lineak moztu dituzte Bedian, eta Renfeko Bilbo-Balmaseda eta Balmaseda-Bilbo lineak, Alonsotegin.
Hala, gaurko mobilizazioetarako deiari zabalkundea eman nahi izan diote. Bilboko goizeko mobilizazio nagusia 11:00etan abiatuko da udaletxetik, "Lan, bizitza eta pentsio duinen alde" lelopean.