Besteak beste, pandemian zehar funtsezko langile gisa jardun duten egoitzetako beharginen baldintzak zerbitzu publikoetakoekin parekatzea eta ratio hobeak eskatu dituzte, joan den asteko agerraldian azaldu zuten bezala.
Gainera, sindikatuak zituen susmoak berretsi dira, %100eko gutxieneko zerbitzuak jarri baitituzte greba honen harira. "Gure grebarako eskubidea urratu dute" salatu dute deitzaileek. Borroka egiten eta mobilizatzen jarraitzeko bidetik jarraituko dutela aurreratu dute.