2022/05/21 15:30

manifestazioa

Euskara Aurrera manifestaziorako autobusa San Nikolasetik

Euskara Aurrera manifestaziorako autobusa San Nikolasetik
San Nicolas, Bilbo

Larunbatean, maiatzak 21, Euskara Aurrera lelopean nazio mailako manifestazioa egingo da Donostian.

Bada, Bilbotik bertara joateko autobusa antolatu dute:

  • Eguna: Maiatzak 21
  • Irteera ordua: 15:30
  • Itzulera ordua: 20:00
  • Lekua: San Nikolas
  • Prezioa: 10 euro

Autobuserako izena Kalderapeko tabernan eta Kafe Antzokian eman daiteke, baita bilbon.euskaraurrera@gmail.com helbide elektronikora idatzita ere.

Gogoratu Deustun ere antolatu dutela bertaratzeko autobusa eta manifestazioaren bueltako egitarau berezia.