Udazkena bere sakontasunean sartzen hasten den garaian gau bereziak bizi izaten dira. Halloween deituriko Estatu Batuetako tradizioa ezaguna den arren, gurean ere kontakizunak, kalabazak edo bizilagunak beldurtzeko ohiturak nagusitu dira urriaren 31 ospatzen den Gau Beltzean. Euskal Herrian apurka-apurka tradizioa galtzen joan den arren, hainbat tokitan berreskuratzen ari dira eta horren adibide Zorrotza, San Adrian, Bilbo Zaharra eta Deustu dira.
Ospakizunaren berrinterpretazioaren bidez, antzinako tradizioak kontuan hartu eta gaur egungo ikuspegitik interpretatzen dira. Bilboko auzoetan elkarlanaren bidez, jai batzordeek egitarau anitzak prestatu dituzte auzoetako bakoitzean. Ipuin kontalariak, kalabazak eta mozorroak egiteko tailerrak edo tratu-iruzur tradizionala izango dira nagusi.
Zorrotza
Zorrotzan, larunbatean egingo dituzte prestaketak. Bihar 11:00etan mozorroa egiteko tailerra egongo da, bakoitzak etxetik dakarren arropa, oihal zahar, artazi eta errotulkiekin. Gainera, kantu-kalejirako entsegua egingo da. Astelehenean, Gaue Beltzean, hasteko haurrentzako ipuin kontalaria egongo da 18:30ean Askabiden eta ostean txokolatada. 19:30ean larunbatean praktikatutako kantu-eske erronda saltokietatik. Azkenik, azoka parkean gynkana beldurgarria egingo da 20:30etik aurrera.
San Adrian
Gaua Floresta parkean egingo da. 18:00etan haurren eta kuadrillen mozorro erakusketa egingo da. Ordu bat beranduago erakusketaren diplomak emango dira eta gozokiak bantuko dira. Txokolatea ere egongo da Zorrotzan bezala.
Bilbo Zaharra
18:00etatik aurrera egingo da egitarau osoa. Hasieran haurrentzako tailerrak egingo dira eta horren ostean txokolatada. Argi dago, Gau Beltzeko tradizioa dela eta auzo guztiek gehitu nahi izan dute haien egitarauan. Jarraitzeko, Estatu Batuetan oso ohikoa den tratu-iruzurra egingo da tabernetatik eta amaitzeko musika egongo da.
Deustu
Done Petri plazan ipuin kontalariarekin hasiko da gaua 19:00etan. Horren ostean, tailer ezberdinak egongo dira. Kalabaza tailerra, Gau Beltza dokumentalaren proiekzioa eta photocall-a. Azkenik, 21:30 ean sua eta txokolatada egingo dira Berriz bidean.
Ordutegi berezia tabernentzat
Bi ordu gehiago ireki ahalko dute tabernek urriak 31aren gauean. Ostalaritza lokal guztientzako neurria izango da, "egunekoentzat", "osagarrientzat" eta terrazentzat izan ezik. Kanpoan edateko ordutegia ere, ohiko orduan mantenduko da.