2022/11/25 19:00

manifestazioa

A25, Itaiaren deialdia: 'Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki'

A25, Itaiaren deialdia: 'Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki'
Indautxu plaza, Abando - Indautxu

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, Bilboko Itaiak mobilizazioa deitu du, 19:00etan Indautxu Plazatik abiatuta.

Indarkeria horren aurka egiteko abiarazi duten kanpainarekin lotuta dago aurten egin duten irakurketa: "Emakume langileok pairatzen dugun egiturazko zapalkuntza eta indarkeria matxistarekin amaitzeko, baita beste dominazio formekin ere, ezinbestekoa da proiektu politiko eraginkor baten eraikuntza".