Osasungintza publiko, presentziala eta duina defendatzeko kontzentrazio berriak antolatu dira auzo ezberdinetako osasun zentroetan, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak aditzera eman duenez. Auzoen artean, Deustu, Bilbo Zaharra, Errekalde, Zazpi Kaleak, Zorrotza eta Otxarkoaga ageri dira.
Azken hilabeteetan, kontzentrazio ugari egin dira osasun zentroen aurrean. Era berean, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak apirilaren 20an berriro kontzentrazioak antolatuko ditu.
Horrekin batera, OPA Herri Plataformak koordinakundean bildutako herri plataformek, hainbat erakunde sozial eta sindikalekin batera, beste manifestazio batzuk sortu dituzte. Izan ere, Apirilaren 22an Bilbon, Gasteizen eta Donostian Osasungintza Publikoaren alde egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia helarazi dute.
Apirilak 22,denok Bilbora osasungintza publikoaren alde!!! pic.twitter.com/NLcfXT6xDd
— Berri Otxoak (@BerriOtxoak) April 16, 2023