Grebalariak aske! plataformako kideek beste ekintza ikusgarri bat burutu dute. Deustualdeko Urtzi Martinez eta Jon Telletxearen adsoluzioa eskatu dute Deustuko etorbide nagusia, sei erreikoa, arratsalde erdian.
Ibilgailu askok gurutzatzen dute Deustu, lanetik etxera bidean, 18:00 eta 19:00 bitartean. Gaur, baina, geldi eman dituzte 20 minutu, zain, elkarri eskua eman eta giza hesia osatuta, trafikoa eten dutenean 150 lagunek. Ez da istilurik izan protestaldian. Lehen sirena hotsekin bidea moztu duten lagunek alde egin dute.
"Grebalariak aske", "grebalariak aurrera" eta "Urtzi, Telle herria zuekin" oihuak ozen entzun dira bozina hots artean.
Ekintza ugari
Ehunka herritarrek egin zuten Jesusen Bihotzetik Plaza Biribilera arteko ibilbidea atzo arratsaldean Urtzi Martinez eta Jon Telletxeari elkartasuna adieraziz. Bi gazteek laster kartzelan sartzeko agindua jasoko dute. 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean pintadak egiteagatik 15 hilabeteko espetxe zigorra bete beharko dute. Mozorroaren astungarria onartuta, zigorra gogortu die Bizkaiko Probintzia Auzitegiak.
Aurreko astean, berriz, plaza Eliptikoan Bilbobus autobusen gainera igo eta bengalak piztu zituzten.
[2014/06/16] Grebalariak Aske! plataformak gaur emango ditu hurrengo mobilizazioen xehetasunak
[2014/06/25] Bilbo mailako manifestazioa egingo dute gaur gazte grebalariei babesa emateko
[2014/06/26] Grebalarien absoluzioa eskatu dute Bilboko kaleetan