Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak Deustu HLHIn -zentro publikoa- hartuko dituzte eta Bigarren Hezkuntzakoak Salesianos ikastetxean -itunpeko zentroa-. Hezkuntza Sailak Ibaiganeko gurasoei proposatutako irtenbide honek "hurbiltasun baldintzak" betetzen ditu, Deustualdean baitaude bi ikastetxe hartzaileak. Gainera, "etapak ez dira apurtzen", erantsi du Hezkuntza sailburuorde Arantza Aurrekoetxeak.
Gurasoek atzo arratsaldean batzarra egin zuten Hezkuntza Sailaren proposamenak aztertzeko.
Bitartean, Ibaiganeko 38 langileek euren etorkizunaren berri jakin gabe jarraitzen dute. Ez dute ez Sagrado Corazon -ikastetxea lagunarte horren menpe dago- ez Kristau Eskola ez Hezkuntza Sailaren erantzunik jaso.
[2014/06/26] Atsekabea Ibaiganeko ikasle guztiek elkarrekin jarraituko ez dutela eta
[2014/06/20] "Konponbide orokorra denentzat" eskatu dute Ibaigane ikastetxean
[2014-06-20] Ibaigane ikastetxea beltzez jantziko da bere azken egunean
[2014-06-18] STEE-EILASek Ibaigane ikastetxea ixtea salatu eta konponbidea eskatzen du