Azken agurra eman diote ikastetxeari Ibaiganeko langileek

uriola.eus 2014ko uzt. 24a, 11:00

Gaurkoa izan da Haur Hezkuntzako eta idazkaritzako langileentzat azken lan eguna. Abuztuaren 31n itxiko da betiko Ibaigane ikastetxea, eta langileei oraindik orain ez diete "konponbiderik aurkeztu". Azken elkarretaratzea zentroan bertan burutu dute.

Ikastetxea itxiko zela iragarri zutenetik hilabete pasa denean, 38 langileek ez dakite zein izango den euren etorkizuna irailaren 1etik aurrera. Beste behin konponbide falta salatu dute: "Ez dugu ezer; ez Kristau Eskolatik, ez Hezkuntza Sailetik, ez ikastetxeko fundaziotik ez digute konponbiderik eman".

Hartzekodunen konkurtsoan sartzekoa da ikastetxea eta, konkurtsoak beharginen etorkizuna argitu artean, 38 lagunak zentroko "langileak gara". Hortaz, ez daude kalean, ez langabezian, ez lanean. Itxarotea dagokie. Kaleratze jakinarazpena jasotzen ez duten bitartean, irailaren 1ean ikastetxera "etorriko gara" adierazi du gaur Itziar Sarria lan batzordeko kideak.

Hiru elkarrizketatu La Sallen

Salestarren ikastetxeak hartuko ditu Ibaiganeko Bigarren Hezkuntzako ikasleak irailetik aurrera. Gaur lan batzordeko kideek jakinarazi dutenez, Ibaiganeko hiru irakasleri lan elkarrizketa egin diete La Sallen hurrengo ikasturterako. Oraindik ez dute erantzunik jaso. 

Modulu edo kontzertu bidez Ibaigane ikastetxeak jasotzen zuen diru publikoaren zati bat salestarren ikastetxera joan dela adierazi du azken agerraldietan lan batzordeak. Ibaiganeko “DBH osoa hartu dute” salestarrek, “horra badoa diru publikoa, Hezkuntza Sailak zerbait esan behar du, agian gu ere joan gaitezke lan han egitera”. 

 

[2014/07/24] Ibaiganeko langileen asanbladak elkarretaratzea egingo du gaur

[2014-07-09] Ibaiganeko langileak: "Agian gu ere joan gaitezke salestarren ikastetxera

[2014/07/09] Ibaiganeko langileek gaurko deitutako elkarretaratzearekin bat egin du LABek

[2014-06-30] Ibaiganeko langileak irtenbide eske

BERRIA: Ernesto Galbarriatu. Ibaigane ikastetxeko langileen eleduna: «Bazter batean utzi gaituzte; lan gabe»

[2014/06/26] Ibaiganeko ikasleak Deustu ikastetxea eta Salesianosen artean banatuko dira

[2014/06/26] Atsekabea Ibaiganeko ikasle guztiek elkarrekin jarraituko ez dutela eta 

[2014/06/20] "Konponbide orokorra denentzat" eskatu dute Ibaigane ikastetxean

[2014-06-20] Ibaigane ikastetxea beltzez jantziko da bere azken egunean

[2014-06-18] STEE-EILASek Ibaigane ikastetxea ixtea salatu eta konponbidea eskatzen du