Ibaiganeko langileak "irtenbide onenaren bila"

uriola.eus 2014ko ira. 1a, 10:54

Abuztuaren amaieratik jarduera etenda dauka Ibaigane ikastetxeak. Horrela argitaratu dute buletin ofizialean. Baina expediente erregulazioan noiz sartuko den argitu ez dutenez, 40 langile inguru irtenbide gabe daude oraindik orain. Gaur ikastetxera jo dute batzarra egiteko asmoz.

Ibaigane ikastetxeko 34 irakasleetatik lauk beste zentro batzutan birkokatzea lortu dute. Bai salestarren ikastetxean bai Ronda kalekoan. Hortaz, 34 irakasle eta bestelako 12 behargin dira -administrariak eta jantokikoak, besteak beste- "irtenbide gabe" daudenak.

ELA sindikatuak ez du ulertzen afera honetan Hezkuntza Sailak izan duen jarrera. Ikastetxeko ume eta gurasoei "nolabaiteko erantzuna" eman zaien bitartean, Kristina Uriartek zuzentzen duen sailak langileak "ez ditu kontutan hartu". Irakaskuntza gaietako arduradun Xabier Irastorzak adierazi duenez "oso larria da" politikarien jokabidea: "Hezkuntza sistemaren erdia itunpeko ikastetxeen bidezkoa bada, nola esan dezake Ibaiganeko langileen egoera ez dagokiola".

Kristau Eskola ere gogor kritikatu du sindikatuak "inolako bitartekaritzarik ez egiteagatik" behargin eta erakundeen artean. "Ez du ahaleginik egin", esan du Irastorzak.

Irtenbide onenaren bila

Jesusen Bihotza kongregazioari lotutako fundazio bat da ikastetxearen jabe. Jarduera etena argitaratu ostean, expediente erregulazioa eskatzea litzateke hurrengo pausoa. Baina fundazioak ez du argitu oraindik erregulazioan sartuko den. ELAren ustez, hori da "irtenbide onena", prozesu horrek aukerak zabalduko baitizkio langileek kalteordaina jasotzeari. "Irtenbide onena bilatu behar da, mojak ondasunekin gera ez daitezen eta kalteordainak bana daitezen". Besteak beste, lursaila salduz fundazioak duen zorra -milioi bat euro ingurukoa- kita dezake eta langileek euren etorkizuna ere argi dezakete, Lanbiden izena emanez, beste ikastetxeren baten birkokatuz edota beste ogibideren bati ekinez.

"Beherala" sartu behar du fundazioak erregulazio expedientean Irastorzak URIOLAri jakinarazi dionez, eta izendatutako administrariak "hilabete batean" eman beharko luke ezagutzera prozesuaren gaineko erabakia.

 

[2014/07/24] Azken agurra eman diote ikastetxeari Ibaiganeko langileek

[2014/07/24] Ibaiganeko langileen asanbladak elkarretaratzea egingo du gaur

[2014-07-09] Ibaiganeko langileak: "Agian gu ere joan gaitezke salestarren ikastetxera

[2014/07/09] Ibaiganeko langileek gaurko deitutako elkarretaratzearekin bat egin du LABek

[2014-06-30] Ibaiganeko langileak irtenbide eske

BERRIA: Ernesto Galbarriatu. Ibaigane ikastetxeko langileen eleduna: «Bazter batean utzi gaituzte; lan gabe»

[2014/06/26] Ibaiganeko ikasleak Deustu ikastetxea eta Salesianosen artean banatuko dira

[2014/06/26] Atsekabea Ibaiganeko ikasle guztiek elkarrekin jarraituko ez dutela eta 

[2014/06/20] "Konponbide orokorra denentzat" eskatu dute Ibaigane ikastetxean

[2014-06-20] Ibaigane ikastetxea beltzez jantziko da bere azken egunean

[2014-06-18] STEE-EILASek Ibaigane ikastetxea ixtea salatu eta konponbidea eskatzen du