Nagore Mujikaren lagun eta auzokideek mobilizazioak deituko dituzte

uriola.eus 2014ko urr. 22a, 11:13

Deustuko lagun eta auzokideek, Nagore Mujikaren atxiloketa dela eta, "salaketa publikoa" egingo dute bihar, osteguna, 11:30ean Done Petri plazan komunikabideen aurrean agerraldia eskainiz eta eta ostiralean -urriak 26- 19:30ean plaza beretik abiatuko den mobilizazio baten bitartez.

Nagore Mujika, euskal preso politiko baten senidea da egun, eta joan den larunbatean atxilotu zuten bere sei urteko alabarekin Euskal Herritik 700 kilometroetara zegoenean eta bere bikotea eta alabarekin izandako bis batetik ateratzean.

Nagorek bizimodu "normala" egiten du Deustun bere lagun eta senideek jakinarazi dutenez. Bere alaba txikia "ikastolara eramaten du", bere alaba nagusiarekin eta familiarekin "auzoko bizitzaren partaidea da".

Horrez gain, Nagorek Euskal Herrian konponbidearen aldeko lanean jarduten du, egun Egiari Zor Fundazioaren aurpegi publikoa delarik. Adibide bezala lagune eta senideek Nagorek aste honetan zuen agerraldia aipatu dute, "Gasteizko Legebiltzarrean Memoria eta Bizikidetza Institutoaren inguruan" .

Atxiloketa burutzeko orain 22 urteko "zerbait argudiatzen ari da Auzitegi Nazionala", Deustuko lagun eta senideek adierazi dutenez. Eta gertatuaren aurrean galderak baino ez zaizkie sortzen: "Zergatik ematen da atxiloketa hau une konkretu honetan?", "zergatik egin dute atxiloketa espetxe baten atarian?" edota "zergatik ez dute Nagore zitazio baten bitartez auzitegira deitu?". 

Egiari Zor: "Justifikaezina da Nagoreren atxiloketa"

Nagore Mujikak ordezkatzen zuen Egiari Zor Fundazioko kideek "fartsatzat" jo dute gaur prentsaurrean euren lankidearen atxiloketa. "Justifikaezina" adin txikiko baten aurrean egitea. Zertarako eta "gizartearen zati batek egin duen bidea oztopatzeko", adierazi du fundazioko Ainara Esteranek.

Agerraldian gezurtatu egin dituzte Ismael Moreno epailearen hitzak. Morenok adierazi zuenez, urriaren 14 eta 18an Nagore Mujika ez zen aurkitzeko moduan egon, eta hori "guztiz gezurra da", Esteranen esanetan.

Euskal Herrian zabaldu den garai berriarekiko Nagore Mujikaren konpromisoa azaldu dute Egiari Zor Fundazioko lagunek, bai Nagoreren bai fundazioaren ekarpena ez dela faltako: "Bakean oinarritutako elkarbizitza eta eskubideen errepestua posible izango diren konpontzeke dagoen gatazkaren irtenbide justu baten alde". 

 

[2014/10/21] Nagore Mujikaren atxiloketaren "zentzugabekeria eta krudeltasuna" salatu ditu Deustuko ezker abertzaleak

[2014/10/20] Nagore Mujika bermerik gabe espetxera bidali du epaileak