Bi ikastetxe dira eraikin bera partekatzen. Intxixu Ikastola bata, San Inazioko Institutua bestea. Urtero gero eta ikasle gehiago dituzten zentroak izaki, "ez dago patio estalia ezta gimnasioa ere, arauen araberako". Euria denean, ikasleek ikastetxe barruan geratu behar dute, eta horrek "zarata, egoneza eta estres izugarria" sortzen die, gurasoen esanetan.
Egitura egoki faltagatik, eskola orduz kanpoko ekintza "asko" bertan behera gelditzen dira edo beste ikastetxetan egin behar izaten dituzte.
Gurasoek salatu dutenez, Hezkuntza Sailak "agindutako ez du bete", eta Bilboko Udalak "bere ardura ez dela dio".
'Nahikoa da! Patio estalia eta gimnasioa behar ditugu orain!' lelopean bihar, maiatzak 22, 16:45 eta 17:00 bitartean maifestazioa egingo dute Intxixu Ikastolako gurasoek. Manifestazio osteko batzarrean adostuko dituzte hurrengo mobilizazioak.
[2014/05/21] Gimnasioa eta aterpea eskatu dituzte Intxixuk eta San Inazio institutuak