Deustun eta Alde Zaharrean 'Herriko tabernaren' defentsan

uriola.eus 2015ko eka. 22a, 12:00

Joan den ostiralean Indautxun egin bezala, gaur, Deustun eta Alde Zaharrean mobilizazioak egingo dituzte auzoko Herriko tabernak "libre eta zabalik" nahi dituztela aldarrikatzeko.

Indautxuko Kirruli kultur elkartearen egoera berean daude Deustuko Goiko Alde kultur elkartea eta Alde Zaharreko Errondabide ere. Auzitegi Gorenak itxi, bahitu eta enkatera ateratzeko agindu duen 107 Herriko tabernen zerrendan daude. Hain zuzen ere, guztira, Bilboko zortzi elkarte eta taberna daude zerrenda horretan. 

Gaur, joan den ekainaren 19an egin bezala, Auzitegi Gorenaren epaia ezagutu zen egunean, deustuarrek mobilizazioa deitu dute. 19:30ean elkarretaratzea egingo dute San Pedro plazan eta ondoren asanblada egingo dute "egoeraren berri emateko, erantzun dinamika adosteko eta alternatibak antolatzeko". 

Alde Zaharrean, berriz, Etxebarrieta Anaien plazan egingo dute elkarretaratzea 19:30ean.

 

[2014/07/30] 'Herriko tabernen' itxiera salatu dute ehunka herritarrek

[2014/07/30] Bilboko 10 'Herriko taberna' konfiskatuko dira Auzitegi Gorenaren aginduz

[2014/07/30] Ezker abertzaleko lau militante bilbotar zigortu dituzte 'herrikoen' auzian

[2014/03/20] Karmelo Landa: Herriko Tabernen auziaren amaieran, 8 ondorio

[2014/03/12] Bilboko Herriko Tabernei babesa helarazteko elkarretaratzeak gaur