Joan den asteko gertaera larriaren harira, elkarretaratzeak deitu dituzte Lanbide bulegoetan

uriola.eus 2014ko mai. 26a, 16:48
ELA, LAB, UGT eta CCOOk deituta gaur, maiatzak 27, Errekalde auzoko Lanbideren bulegoan joan den ostiralean izandako erasoa, "bulegoari su ematen saiatu ziren", gaitzetsiko dute.

Sindikatu deitzaileek gaur, asteartea, 11:00etan Euskal Autonomia Erkidego osoko Lanbide bulegoen aurrealdean egitekoak diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia zabaldu dute joan den ostiralean Errekaldeko Lanbideren bulegoaren aurkako "erasoa" salatzeko; "bulegoari su emateko saiakera egon zen", azaldu dute. Hori dela eta, ELA, LAB, UGT eta CCOOk deituta bihar, maiatzak 27, goizeko 11etan protestaldiak antolatu dituzte. Errekaldeko bulegoan (Jaen zb. gabea), adierazpenak eskainiko dizkiete hedabideei, "gertatutakoari buruz eta bereziki Lanbiden bizi den egoerari buruz".