Gaur goizean aurkeztu dute Pio Baroja plazan, Bilboko Hiribilduko Errugbi Eskolen arteko I.Nazioarteko Topaketa. Bertan, errugbi zelai inprobisatu bat eraiki da, hurbildu diren hiritar guztiei errugbia praktikatzeko aukera eskainiz. Txapelketa larunbatean izango da Errekaldeko Fango kiroldegian.
Lehen topaketa hau, Uni Bilbao Errugbi Taldeak antolatu du, Bilboko Udalaren eta Bilbao Kirolaken babesarekin besteak beste. Lehen edizio honetan, Errugbi eskola desberdinetako eta adin guztietako 300 ume baino gehiagok hartuko dute parte. Aviron Bayonnaise, Association Sportive Bayonnaise, Mouguerreko eskola, Cambo-Les-Bainseko eskola, Unio Esportiva Santboiana, Rugby y Calzada de Gijon, Seminario de Tarazazona Errugbi Kluba eta Bilboko Errugbi Eskolako umeek hain zuzen. Honetaz gain, jardunaldiaren barruan, Bizkarians, Bizkaiko Emakumezkoen Selekzioa eta Poble Nou Errugby Elkartearen arteko partida jokatuko da.
Egunari bukaera emateko parte-hartzaile guztien artean sariak banatuko dira. Bestalde, errugbiaren praktika eta jokoaren sustapena zein esfortzua, elkartasuna eta talde lana sustatzen laguntzen duten pertsona, enpresa eta instituzioei ere esker ona adieraziko zaie.
Egitarau osoa
Ekainak 7, larunbata
09.30: Taldeei harrera
10.00: Beroketak
10.30: Partiden hasiera
13.00-16.00: Bazkariaren txandak
14.00: M18 Partidak
15.00: Arratsaldeko Partida
16.00: Emakumezkoen errugbi partida
18.30: Hirugarren denbora, jaialdia eta zozketa
19.00: Sari banaketa
20.00: Jaiaren amaiera