Azaroaren 20a gorriz markatuta dago euskaldun askoren egutegian, Santi Brouard eta Josu Muguruzaren heriotzaren urtemuga baita. Atzo, 30 eta 25 urte bete ziren haien erailketatik eta urtero legez, Ametzolan eta Errekalden omenaldia jaso zuten Herri Batasuneko kide eta parlamentari izandakoek.
Hala ere, Josu Muguruza hil zutenetik 25 urte bete direnez; Errekalden, bere auzoan, ekimen bereziak antolatu dituzte. Oraingo honetan, urteurrena borobila dela eta, ohi baino gehiago.
Lander Iruin eta Markel Andiak ‘Zohardia’ izeneko dokumentala estreinatu zuten azaroaren 17an bere omenez. Bertan, Josuren figura "berreskuratu eta ezagutaraztea" dute helburu eta atzo, arratsaldeko 19:30ean Errekaldeko Udaltegian dokumentala proiektatu zuten.
Gaur, azaroak 21, 19:30ean, Teresa Toda, Elena Bartolome eta Julen Aginakorekin, hitzaldia egongo da Errekaldeko Udaltegian. Eta bukatzeko, larunbatean, azaroak 22, 13:00etan, omenaldi berezia egingo diote auzoko plazan.
[2014/11/17] ‘Zohardia’: Josu Muguruza berreskuratu eta ezagutarazteko dokumentala
[2014/11/20] Brouard eta Muguruza gogora ekarriko dituzte egitasmo ezberdinekin
[2014/11/20] "Santi eta Josuren konpromiso altruista bizirik iraunarazteko"