2014ko Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketa prest dago

uriola.eus 2014ko abe. 30a, 10:00

Abenduaren 31an egingo da 2014ko Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketaren XIII. edizioa. Bilboko eta Bizkaiko jarraitzaile gehien dituen proba honek urteko azken eguneko kirol hitzordu nagusi bihurtzeko asmoa dauka. Probak bi modalitate ezberdin izango ditu: 4-15 urte bitartekoendako San Silvestre txikia eta 16 urtetik goranzkoendako Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketa.

Aurrreko edizioetan bezala, Errekaldeko Korrikazaleak Kirol Elkartea izan da 2014KO Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketaren antolatzailea Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Aurreko edizioetan bezala, probak bi modalitate ezberdin izango ditu lasterketak. Alde batetik, Sekaldeko Plazan 10.45etatik aurrera San Silvestre Txikia hasiko da, 4 eta 15 urte arteko umeentzat zuzendutako proba; Arratsaldean, aldiz, Guggenheim museoko zabaldegian 16.30etatik aurrera 2014ko Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketari hasiera emango zaio. Probak 7.910 metrotako ibilbidea izango du.

Gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan sailkatutako lehenengo 3 parte hartzaileei sari eta garaikur bana emango zaie. Horrekin batera, oroitzapenezko kamiseta teknikoa eta hornidura zerbitzu anitza eskainiko zaie parte hartzaile guztiei. Bestalde, C.P Gabriel Aresti kiroldegiko aldagelak, dutxak izan ezik, erabilgarri egongo dira. Lasterketan mozorrotuta parte hartuko duten korrikalariak bi pertsonentzako afaria irabazteko zozketan sartuko dira.

Aurtengo edizioko ibilbidea ezberdina izango da. 2014ko Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketak 7.910 metrotako ibilbidea izango du eta Bilboko kale nagusiak zeharkatuko ditu: Guggenheim Museoko Zabaldegia - Evaristo Churruca Kaia - Abando Ibarra Etorbidea - Casilda Iturrizar Parkea - Eduardo Victoria de Lecea Pasealekua - Bihotz Sakratua - Kale Nagusia - Areilza Doktorea - Egia Jenerala - Manuel Allende - Autonomia - Enrique Eguren - Ametzola Plaza - Dolores Ibarruri - Santiago Brouard - Trenbidearen Etorbidea - Pablo Alzola - Urkiola Kalea - Camilo Villabaso - León de Uruñuela Kalea - Gordoniz - Errekaldeko Plaza

Zentzu horretan, lasterketa dela eta, zirkulazioan behin-behineko aldaketak egongo dira, eta proba igaroko den kaleen ingurunean eragina izango dute 16.30etatik 18.00etara.

 

San Silvestre Txiki

Abenduaren 31an, Errekaldeko auzoak San Silvestre Txikia hartuko du 10.45 eta 13.00 artean.  Proba 4 eta 15 urte bitarteko  umeei dago zuzenduta. Izen ematea doakoa da eta abenduaren 28ra arte egin ahal izango da. Abenduaren 29an eta 30an, 17.00etatik 20.30etara arte, eta abenduaren 31an lasterketa hasi baino 15 minutu lehenago zenbakiak jasotzeko aukera egongo da, Errekaldeko Plazako C.P Gabriel Aresti kiroldegian. Aurreko edizioetan bezala, zenbakiak jasoko diren egunetan eta San Silvestre Txikiaren egun berean eskolarako materiala batuko da, Solidaridad con América Latina GKEren laguntzarekin.

 

2.000 korrikalari inguru

Abenduaren 31an, San Silvestre Txikiaren ostean, 2014ko Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketari ekingo zaio Guggenheim museoko zabaldegian hasi eta Errekaldeko Plazan amaitzeko. Lasterketan, 2.000 korrikalari inguruk parte hartuko dutela aurreikusten da.

Izena emateko epea abenduaren 28rarte egongo da zabalik, gaueko  22.00ak arte. Izen emateak 8 euroko prezioa izango du abenduaren 25era arte; abenduaren 26an, 27an eta 28an, aldiz, 10 euro. Bestalde, 16 urte baino gutxiago dituzten parte-hartzaileek tutoreen baimena aurkeztu behar izango dute.

 

Kaleak itxiko dira lasterketa dela eta

Bilboko Udalak jakinarazi du abenduaren 31n (eguaztena), 16:30etik 17:30era bitartean, gutxi gorabehera, galtzada-zati bat okupatu eta tarteka zirkulaziorako itxi egingo direla kale batzuk, Bilbao-Rekalde San Silvestre 2014 lasterketa dela eta.

Pasatzeko lekuak: Guggenheim >> Abandoibarra-Casilda Iturriza (Eduardo Victoria de Lecea) >> Jesusen Bihotza >> Areiltza – P. Galdos >> General Salazar - Gordoniz >> D. Ibarruri – S. Brouard >> Jaén – Elexabarri >> Villabaso – Dr. Entrecanales>> Errekalde Plz.

Lasterketa pasatzen den kaleetako garajeetako sarrera-irteerak egin ahal izango dira probako segurtasuneko kideek lagunduta, betiere jende-kopuruak eta lasterketaren bilakaerak horretarako aukera ematen badute.

Informazio gehiago hemen