Atzo hasi zen epaiketa eta bihar, urtarrilak 30, bukatzea aurreikusi dute. Epaituetako batek, gaur goizean URIOLAri esandakoaren arabera, atzoko saioa "nahiko ondo joan zen". Fiskalaren tesiak "ez zeukan nondik heldu; berak erasotzaile moduan jartzen gintuen une oro. Baina gure aldetik, nahiko argi gertau zen elkartasuna baino ez genuela adierazi Kukutzan beste milaka lagunekin batera".
Gaurko agerraldian, besteak beste, hainbat ertzainek deklaratu dute. Atzoko egunean auziperatuek egindako deklarazioaren kontran azaldu dute, eraikinean zeudela "gauzak ugari bota" zizkietela eta haiek, pilota bakarra jaurti zutela. Hala ere, ez dira gai izan gauzak botatzeaz akusatutako inor identifikatzeko.
Jose Luis Padillak ere hartu du hitza, Errekaldeko auzo elkarteko ordezkariak eta argi utzi du "Kukutza auzoaren arima zela". Bukatzeko, Bilboko Udaleko teknikarien txanda izan da, tartean Txema Azkuenagarena, EH Bilduko zinegotzi ohia, eta agerian geratu da gaztetxean egindako zenbait ekitaldi diruz lagundu zituela Udalak.
Bihar da amaitzeko epaiketa fiskalaren eta abokatuen ondorioekin. Bestalde, 20:00etan, manifestazio bat abiatuko da Sabin Etxetik.
23 auziperatuak babesteko hainbat pertsonak elkarretaratzea egin dute 8:30ean, Buenos Aures kaleko epaitegi aurrean, bigarren egunez "Ni ere egon nintzen" lelopean.
[2015/01/29] Iñaki Carro: "Denborak argi utzi duena da kaltetu bakarra Errekalde auzoa izan dela"