Urtarrilaren 29tik 31ra iraun du, Kukutzaren hustean eraikinaren barruan zeuden 23 pertsonen aurkako ahozko epaiketak. Prozesu osoan zehar, auziperatuek hainbat babes keinu jaso dituzte; azkena ostiralean, urtarrilak 31. Arratsaldeko 20:00etan, manifestazioa abiatu zen Sabin Etxeatik "Ni ere egon nintzen! Okupazioa aurrera" lelopean.
Epaiketaren azken saioan, akusazioaren eta defentsaren txostenak (ondorioak) ezagutu ziren. Fiskaltzak akusazioa mantendu eta defentsak, absoluzioa eskatu zuen. Orain, sententziaren zain geratu dira auzipetuak.
[2015/01/30] Akusazio eta defentsaren txostenen irakurketak emango dio amaiera epaiketari