Udalak irisgarritasuna hobeto du Montserrateko Andra Mari kalean eta Irala kalearen atzealdean

uriola.eus 2015ko ots. 20a, 08:45

Bilboko Udalak Montserrateko Andra Mari kalea eta Irala kaleko atzealdeko kalezuloa berrurbanizatu ditu, auzuneko irisgarritasuna eta auzokoen bizi-kalitatea hobetu asmoz. Ibon Areso alkateak auzuneko eremu bi hauek bisitatu zituen atzo, aurkezpen egunean. Horietan urbanizatzeko inbertsioa egin beharra zegoen auzokoen joan-etorriak eta bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.

Horretarako, Montserrat kalean espaloi berritu eta bidean asfalto berria ipini dute. Gainera, oinezkoentzako igarobide berria sortu da eta arrapalak eraiki dira kalearen aldapa hobeto igo ahal izateko. Eremu osoan zoladura berria ipini dute, hiru arlotan banatuta, espazio bakoitzean aurreikusitako erabileraren arabera: haietako batean, Bilboko lauzak jarri dituzte; beste batean, galtzada-harri gorriak; eta hirugarrenean, kareore inprimatu gorriz atondu dute, galtzada-harriko estanpatuarekin.

Erabilitako materialak honela kokatu dira: Bilboko lauza kalezuloan ipini da; kareore gorria galtzada-harriko estanpatuarekin kalezuloaren ondoko arrapalan; eta, azkenik, galtzada-harriak aldapa honen eta plazarako eskailera metalikoak elkartzen dituen gunean jarri dira.

Horrela, erabilera bakoitzerako estetikoki onenak diren eta erabiltzeko egokienak diren materialak bilatu dituzte.

Gainera, irisgarritasuna hobetzeko xedez, Montserrateko Andra Mari kaletik atzealdera sartzeko eskailerak zaharberritu dira eta bidezati aldapatsuenetan barandak ipini dituzte.

Bestalde, ur edangarriko banaketa-sareko zati berri bat sortu da Montserrat kalean egindako espaloiaren azpian. Horrez gain, saneamendu-sareko zati berri bat ere jarri dute Irala kalearen atzealdean, eraikinetako urak eta kaleetan jarritako isurbide berrien euri-urak jasotzeko. 

 

Udalak irisgarritasuna gauez ere bermatu nahi du eta, horretarako, espazio hauetako argiteria hobetu da. Ingurune hartako bizi-kalitatea hobetzeko eta espazioa edertzeko xedez jarlekuak ipintzeaz gain, hainbat espezietako zuhaitzak landatu dituzte.

 

Obra hau 3 hilabetetan gauzatu da eta milioi erdi euroko inbertsioa eskatu du.