Errekaldeko OihuK emakumeen gaztetxea hutsarazteko arriskuan dago

uriola.eus 2015ko ira. 10a, 18:27
Argazkia: @OihuKbilbo

Atzokoa lan eguna izendatu zuten eta asanblada egiteko ere baliatu zuten. Argia eta ura moztu badiete ere, "erresistentzian bizitzen jarraitzeko prest agertu dira OihuK gaztetxeko kideak. "Defendatu maite duzun hori" eta "OihuK arriskuan" mezuak zabaldu dituzte sare sozialen bitartez.

Uztaila hasieran okupatu zuten Bilboko Errekalde auzoan emakume lesbiana, transexual eta feministen topagunea sortzeko eraikina. "Inolako zapalkuntzan oinarrituko ez den topagunea" sortzeko helburuarekin jarri dute martxan OihuK, eta, auzolanaren bidez, espazioa txukundu eta hainbat ekintza antolatu dituzte dagoeneko. Okupatu eta gutxira dago hutsarazte arriskuan, eta gunea defendatuko dutela jakinarazi dute. Mobilizazioak antolatuko dituzte, eta adi egon eta parte hartzera deitu dute.

Pentsamendu kolektiboa ardatz, borroka eta bizi espazio ez partriarkala" sortzen ari dira bertan, eta, dituzten behar eta desirei erantzunez, espazioa emakumeentzat soilik izatea erabaki dute. “Bilbon ez dago borroka feminista garatzeko espazio autogestionatu eta autonomorik”, diote.

Sare feminista ehuntzeaz gain, zaintza eta babesa berreraiki eta emakumeentzat segurtasun espazio bat sortu nahi dute: “Etxe hau, bertako pertsonak subjektu politiko bilakatzeko espazioa izateaz gain, auzoko eta inguruetako emakumeak feminismoaren bueltan biltzeko tresna izatea nahi dugu”.

 

@OihuKbilbo

Albistea topatu.info-tik hartua

[2015-07-09] Abentura feminista berri eta aintzindaria

[2015-07-08] Klitto: “Feminismoa sortu eta hedatu nahi dugu”

[2015-07-08] Errekalden lokal bat okupatu eta borroka feministarako emakumeen espazioa sortu dute

#OkupazioFeminista #Errekalde #Bilbo #Emakumetxea #Autogestioa #FeminismotikEraikiz#EzMistoa #KapitalismoaAkatu