Udalak eta Errekaldeko Korrikazaleak kirol elkarteak abenduaren 31n egingo den Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketaren aurtengo edizioa aurkeztu dute. Lasterketa hau bilbotar zein bizkaitar jarraitzaile gehien dituen lasterketetako bat da, klasiko bat, eta urteko azken eguneko kirol hitzordu nagusienetakoa da zalantza gabe.
Aurreko edizioetan bezala, kirol probak bi modalitate ezberdin izango ditu. Alde batetik, Errekalde plazan 10:45etik aurrera San Silvestre Txikia hasiko da, 4 eta 15 urte arteko umeentzat zuzendutako proba. Arratsaldean, aldiz, Guggenheim Museoko zabaldegian, 16:30etik aurrera, 2015eko Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketari emango zaio hasiera. Probak 7.910 metrotako ibilbidea izango du.
Aldaketak zirkulazioan
Lasterketa dela-eta, abenduaren 31n behin-behineko aldaketak egongo dira zirkulazioan, eta proba igaroko den kaleen ingurunean eragina izango dute. 16:30etik 18:00etara galtzadaren zati bat okupatuko da eta eta kale batzuk aldi baterako itxiko dira.
San Silvestre Txiki
Errekalde plazak San Silvestre Txikia hartuko du 10:45etik 13:00etara. Proba 4 eta 15 urte bitarteko umeei dago zuzenduta. Izen ematea doakoa da eta abenduaren 26ra arte egin ahal izango da www.txikis.sansilvestrebilbao.com webgunean.
Abenduaren 28an, 29an eta 30an, 17:00etatik 20:30era arte, eta abenduaren 31an lasterketa hasi baino 15 minutu lehenagora arte zenbakiak jasotzeko aukera egongo da, Errekalde plazako C.P Gabriel Aresti kiroldegian. Edizio berri honetan 800 parte-hartzaile inguru aurreikusten dira.
Aurreko edizioetan bezala, zenbakiak jasoko diren egunetan eta San Silvestre Txikiaren egun berean eskolarako materiala batuko da, Solidaridad con America Latina GKEren (www.ongsal.es) laguntzarekin.
Zenbakiak 3.000 parte-hartzailerentzat
San Silvestre Txikiaren ostean, 2015eko Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketari ekingo zaio 16:30ean, Guggeheim museoko zabaldegian hasi eta Errekaldeko Plazan amaitzeko. Lasterketan 3.000 zenbaki edo dortsal banatzea aurreikusten da.
Izena emateko epea abenduaren 26ra arte egongo da zabalik, gaueko 23:59ak arte, www.runedia.com eta www.sansilvestrebilbao.com web guneetan. Izen emateak 8 euroko prezioa izango du abenduaren 26ra arte; hurrengo egunetan aldiz, 15 euro.
2015eko Bilbao-Errekalde San Silvestre lasterketak aurreko edizioan egindako ibilbide bera izango du, 7.910 metrokoa hain zuzen ere. Konkretuki, hurrengo hau izango da ibilbidea (http://sansilvestrebilbao.com/wp/recorrido/ estekan dago ikusgai):
Guggenheim Museoaren zabaldegia - Evaristo Churruca kaia - AbandoIbarra etorbidea – Casilda Iturrizar parkea - Eduardo Victoria de Lecea pasealekua – Jesusen Bihotza – Kale Nagusia - Areiltza Doktorea - Egia Jenerala - Manuel Allende - Autonomia - Enrique Eguren - Ametzola plaza - Dolores Ibarruri - Santiago Brouard – Trenbideko etorbidea – Antonio Trueba – Jaen – Elexabarri – Trenbideko etorbidea - Latorre Jenerala - Urkiola kalea - Camilo Villabaso - Leon de Uruñuela kalea - Gordoniz – Errekalde plaza.
Zenbakiak abenduaren 28an, 29an eta 30ean, arratsaldeko 17:00ak eta 20:30ak bitartean, eta 31n 11:00ak eta 13:00ak bitartean jaso ahal izango dira Errekaldeko Gabriel Aresti ikastetxeko gimnasioan.