Asier Abaunza zinegotziak lehengo asteartean egindako agertzean adierazitakoaren arabera, okupazioa "ilegala" denez gero, bertako kideekin "komunikatzea" saiatu zen Udala lehengo 2015eko udatik. Jakitera eman zuten gainera, eraikinaren jabeek hasia daukatela jada eraikina desalojatzeko prozesu judiziala.
Bestalde, Abaunza berak azaldu zuen lehengo urteko uztailetik aurtengo urtarrilera ez dela "inolako arazorik" egon gaztetxearekin, "alde batera" mantendu direla. Baina azkenaldian gazteek egindako ekintzen harira, "arauak ez betetzearen" ondorioz, "beharrezkoa" ikusi du espedientearen irekiera. Gainera, PP alderdiko bozeramailea den Luis Eguiluzek salatu zuen "fintasun handiz" tratatu izan dituela Udalak Etxarri gaztetxeko kideak.