Iñigo Sancho Errekaldeko auzokidea aske geratu da

uriola.eus 2016ko mai. 2a, 16:00

@5bostaxola

Estatu frantsesean ezarritako zigorra bete eta gero gaur izan da kaleratua Iñigo Santxo Moñi, Errekaldeko auzokidea. Datozen orduetan Bilbora heltzea aurreikusten da.

Beste bi lagunekin batera, Ruben Rivero eta Jon Etxeberria, 2012ko urtarrilean atxilotu zuten Moñi Joignyko (Frantzia) tren geltokian. Sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten ETAko kide izatea egotzita. Behin zigorraldia beteta, Uzerchetiko espetxetik irtetean, Frantziako estatutik kanporatua izan da. 

Bere auzora, Errekaldera, 20:30-21:30 bitartean helduko da Moñi. Zain izango ditu lagun eta senideak.